Lege Oharra

Lege Oharra

Diskofesta lege oharra

Bezeroen datu pertsonalak babesteko politika

 

Agiri honen helburua gure bezeroak edo bezerogaiak diren pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteko politikaren berri ematea da.

 

1.Tratamenduaren arduraduna

 

Gure arteko kontratu-harremanaren nahiz kontratu aurreko harremanaren esparruan ematen dizkiguzun datu pertsonalak Diskofesta Arte Eskola (aurrerantzean, «Diskofesta Taldea»; IFZ: N-78926191; helbidea: Aiara Kalea 4, 01470 Amurrio,  Araba) tratatuko ditu, ondoren azalduko ditugun asmoetarako. Diskofesta Taldeko arduradunekin harremanetan jarri nahi baduzu, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren helbide elektronikora (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) bidali zure mezua.

Era berean, datuen babeserako ordezkaria izendatu dugu, besteak beste datuen babeserako araudia betetzen dela egiaztateko. Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi baduzu, eskutitza idatz diezaiokezu gorago adierazi dugun helbidera, datuen babeserako delegatuarentzat dela zehaztuta; edota, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bideratuta.

Zure erantzukizuna da eman dituzun datuak egiazkoak direla bermatzea eta zure gaur egungo egoerarekin bat datozela. Horrenbestez, eman dituzun datuetan edozein aldaketa gertatuz gero, horren berri eman behar duzu, «5. Interesdunaren eskubideak» atalean zehazten den prozedura erabiliz.

Diskofesta.com web guneak zuk emandako hirugarrenen datuak tratatu ahal izango ditu, baldin eta kontratua burutzeko beharrezkoa bada. Hori horrela, interesdunei ezinbestean jakinarazi behar diezu Diskofesta taldeak  beraien datuak tratatuko dituela eta horretarako euren baimena jaso. Era berean, datu-babesaren alorrean dituzten eskubideen berri ere eman behar diezu «5. Interesdunaren eskubideak» atalean zehaztutakoaren arabera.

2.       Tratamenduaren helburuak

 

Diskofesta web guneak jarraian aipatzen diren xedeetarako erabiltzen ditu datuak.Kontratuaren ondoriozko helburuei lotutako tratamenduak edo lege aginduz bete beharrekoak ezinbestekoak dira kontratatu edo eskatutako zerbitzua gestionatzeko. Gainerako tratamenduak aurrekoekin bateragarriak dira, zerbitzu hobea emateko helburuarekin informazio pertsonalizatua eskaintzen baitizute. Tratamendu gehigarri horietako batzuetan ezinbestekoa izango da zuk berariaz oniritzia ematea; beste batzuetan, berriz, Diskofesta Taldearen interes legitimoa egonik, horiekiko kontrako iritzirik ez adieraztea.

 

         i.            Kontratu-harremanean edo kontratu aurreko harremanean oinarritutako tratamenduen helburuak:

 

a)        Diskofesta Taldearen  bezero izateko egin duzun eskaera ebaluatzeko jarduerak egitea, eta ondorengo merkataritza-harremana gestionatzea.

 

b)       Diskofesta Taldearen produktu eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko harremana eraginkortasunez gestionatzea, mantentzea eta kontrolatzea, baita kontratu aurreko fasean ere.

 

c)        Kontratatu duzun edo kontratatu nahi duzun produktua dela eta, Erakundeak nolabaiteko finantza-arriskua hartu behar badu, Diskofesta Taldeak banakako erabakiak hartuko ditu, zurekin harreman ekonomikoak ahalik eta hoberen gauzatzeko.

 

d)       Pertsona juridiko baten edo hirugarren baten izenean jarduten baduzu, harremanetarako zure datuak era berean tratatuko dira harreman juridikoari eusteko.

 

        ii.            Lege-betebeharrean oinarritutako tratamenduaren helburuak:

 

a)        Zure nortasuna egiaztatzea eta zure jarduera ekonomikoari buruzko egiaztapen egokiak egitea.

Asmo horretarako, eta iruzurra prebenitzeko ere bai, Diskofesta Taldeak hirugarren iturrietara jo ahal izango du informazio bila; erakunde ofizialak izan litezke —hala nola erakunde publikoak—, edo informazio-iturri irekiak izan litezke, hala nola egunkari eta buletin ofizialak, erregistro publikoak, Administrazio publikoen ebazpenak, telefono-gidak edo elkargo profesionaletako kideen zerrendak.

 

b)        Zure datuak jakinaraztea agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu-organoei, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute.

 

      iii.            Diskofesta Taldearen interes legitimoan oinarritutako tratamenduaren helburuak:

a)        Kontratatutako zerbitzu eta produktuei lotutako gogobetetasunari buruzko inkestak egitea, beraiekiko gogobetetasun-maila ebaluatzeko eta, horrela, Diskofesta Taldearen  prozesu eta zerbitzuak hobetzeko.

 

b)       Iruzurra prebenitu, ikertu eta atzemateko eta gure sareen eta informazioaren segurtasuna bermatzeko zure datuak tratatu edota hirugarrenei jakinaraztea (Diskofesta Taldeko enpresak izan daitezke ala ez).

 

c)        Zure datuak Diskofesta Taldearen enpresa laguntzaileei eta partaidetuei jakinaraztea, baldin eta, gure Erakundeko bezero bezala, entitate horien produktu edo zerbitzurik kontratatzen baduzu.

 

d)        Zure ahotsa edo irudia grabatzea gure bizi saioetan; bideoa, telefonozko elkarrizketa edo zurekin dugun edozein harreman elektroniko (harremana mantentzeko bidea edozein delarik ere: posta elektronikoa, txata, SMSa, mezu elektronikoko mezularitza, sare sozialak…) gordetzea; eta zerbitzuetara sartu zaren aldietako erregistro informatikoak eta telematikoak edukitzea. Horren guztiaren asmoa da kalitatea eta segurtasuna kontrolatzea eta gerta litezkeen auzietan (auzibide judizialetan, administratiboetan, bitartekotzakoetan edo beste edozeinetan) frogatzat erabili ahal izatea.

 

e)       Datu anonimoen bidez jokabide-ereduak eratzea, horren helburua delarik kontratatutako produktu eta zerbitzuak gestionatzeko eta hobetzeko, bai eta berriak sortzeko ere.

 

f)         Pertsona juridiko baten edo hirugarren baten izenean jarduten baduzu, edota enpresari indibiduala bazara, zure enpresarekin dagoen harreman juridikoaren ondorioz sortzen diren jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabili ahalko dira harremanetarako zure datu pertsonalak.

 

l)         Segurtasun pribatuko helburuetarako bideo-irudiak bildu eta gordetzea, legeak agindutako epean.

 

      iv.            Gure interes legitimoa edo zuk berariaz emandako baimena oinarri hartuta eta datuen jatorriari eta horien erabileraren arrazoizko aurreikuspenari erreparatuta egindako tratamenduaren helburuak:

 

a)        Jakinarazpen komertzialak edo publizitatekoak bidaltzea, edozein bide erabiliz horretarako (telefonoa, posta, elektronikoa, SMSa, mugikorra, nabigatzen duzun bitarteko oharrak eta beste), bai eta kontratu-harremana amaitu ondoren ere. Jakinarazpen batzuk orokorrak izango dira eta beste batzuk zure ezaugarri pertsonaletara egokitutakoak.

 

b)       Zure profila egitea; zure kontsumo-ohituren profil komertziala eta ebaluazioa egiteko. Hauxe da asmoa: zure profilera hobekien egokitzen diren eta zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak ezagutu eta eskaintzea, eta kontratutako produktu eta zerbitzuen jarraipena egitea.

 

        v.            Berariaz eman diguzun baimenean oinarritutako tratamenduaren helburuak:

 

a)        Gure eta hirugarrenen «cookieak» erabiltzea, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure lehentasunei lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohiturak aintzat hartuta. «Cookien Politikan» jaso dezakezu informazio gehiago, nabigatzen hasi aurretik horren inguruko baimena eskatuko baitizugu.

 

b)       Zuk baimenduz gero, zure kokapena geolokalizatzea, hori beharrezkoa duen zerbitzua emateko. Erabiltzen ari zaren gailuaren arabera edo dagokion apparen bidez azalduko zaizu horretarako erabiliko den modua.

 

c)        Zure jarraibideen arabera, eta eramangarritasun-eskubidea gauzatuz, zure datuak zuk adierazten diguzun hirugarrenari ematea.

 

d)       Etorkizunean egin genezakeen beste edozein tratamendu, hala jokatzeko zure konfiantza dugulako.

 

Politika honen ondorioetarako, honako sozietate hauek osatzen dute Diskofesta Taldea:

www.diskofesta.com

www.onfesta.com

www.ehwebs.es

Era berean enpresa laguntzaileak edo partaidetzakoak aipatzen ditugunean, honako sektore hauetan aritzen diren enpresak izan daitezke: finantza-alorrean, aseguruen alorrean, motorraren alorrean, etxegintzan, osasunean, inbertsio-alorrean, higiezinen alorrean, elektronikaren eta telekomunikazioen alorrean, aisialdiaren alorrean, ostalaritzan, bidaien alorrean edo kontsumo handiari lotutako beste alor batzuetan.

 

3.        Hartzaileak

 

«2. Tratamenduaren helburuak» atalean azaldu diren terminoen arabera, Diskofesta Taldeak honako erakunde hauei eman ahalko dizkie zure datu pertsonalak:

 

         i.            Agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu edo jurisdikzio-organoei, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute. Besteak beste, zerga-administrazioei, Espainiako Bankuari eta CIRBEri (ez-ordaintzeagatiko arriskua ekar dezaketen produktuei lotuta agertuko da zure identifikazioari buruzko informazioa).

      ii.            Diskofesta Taldeko sozietateei edota enpresa laguntzaile eta partaidetzakoei, «B. Tratamenduaren helburuak» ataleko ii) puntuko d) eta e) letretan eta iv) puntuko a) letran deskribatutako asmoetarako.

 

Datuak jakinaraziko zaizkien erakunde horiez gain, Diskofesta Taldeak kontratuak ditu zerbitzu-hornitzaile diren hirugarren batzuekin; horiek ere eduki ditzakete zure datu pertsonalak. Izan ere, kontratatutako zerbitzua emateko Diskofesta Taldearen izenean eta beraren kontura tratatzen dituzte datuok.

 

Diskofesta Taldeak zerbitzu-hornitzaileak aukeratzeko irizpide zorrotzak erabiltzen ditu, datuak babesteko betebeharrak goitik behera beteko direla ziurtatzeko. Gainera, datuak tratatzeko kontratua sinatzen du beraiekin, besteak beste honako betebehar hauek aginduta: neurri egokiak erabiltzea, antolamenduari lotutakoak nahiz teknikoak; datu pertsonalak hitzartutako asmoetarako erabiltzea, eta soil-soilik Diskofeseta Taldeak idatziz emandako jarraibideen arabera; eta zerbitzua eman ondoren datuak deuseztea edo Diskofesta Taldeari itzultzea.

 

Zehazki, hona hemen Diskofesta Taldeak kontratatzen dituen zerbitzu-arloak eta enpresak (zerrenda informaziorako da soil-soilik eta ez du izaera mugatzailerik): artisten kontratazioa, soinu eta argi zerbitzuak, logistika-zerbitzuak, aholkularitza juridikoa, notariotza, tasazioa, jakinarazpen eta komunikazio ziurtatuko, elektronikoko edo postako zerbitzuak, hornitzaileen homologazioa, zerbitzu profesionaletako enpresak, mantentze-lanei lotutako enpresak, zerbitzu teknologikoak hornitzen dituzten enpresak, zerbitzu informatikoak hornitzen dituzten enpresak, zorrak auzibidean edo auzibidetik kanpo erreklamatzeko zerbitzuak, segurtasun fisikoko enpresak, bat-bateko mezularitzako enpresak eta deien zentroko zerbitzua eskaintzen duten enpresak.

 

Oro har, Diskofesta Taldeak ez die daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko enpresei edota zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten enpresei. Dena dela, aparteko kasuren batean halako nazioarteko transferentziarik eginez gero, Diskofesta Taldeak beharrezko neurriak hartuko ditu, berme egokiak eman dituzten herrialde eta erakundeetara transferitzeko, edo arauz zehaztutako printzipio legitimatzaileen arabera burutzeko.

 

4.        Datuen jatorria

 

Zuk emandako datuez gain, Diskofestea Taldeak zuk egindako transakzioetatik, erabilitako produktuetatik eta zerbitzuetatik, fitxategi erkideetatik, arloko fitxategietatik eta erakunde publikoetatik ateratako datu pertsonalak ere erabili ahalko ditu, “«B. Tratamenduaren helburuak»” atalean deskribatutako asmoetarako eta horretan jasotako oinarri legitimatzaileen arabera.

 

Era berean, aurretiaz aipaturiko hirugarrenek emandako datu pertsonalak ere erabiliko ditu Diskofesta Taldeak, kategoria hauen arabera: identifikazio-datuak, posta helbideak eta helbide elektronikoak.

 

5.        Interesdunaren eskubideak

 

Egintza honetan aurreikusitako suposamenduetan eman dituzun baimenak edozein unetan baliogabetu eta ezetsi ahal izango dituzu, eskatze hutsarekin. Jakinarazten dizugu, indarrean dagoen legeriaren arabera, datuak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak eta, era berean, datuak ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezula, zure nortasuna egiaztatuta (NANaren edo horren pareko agiria emanez) eta honako helbide honetara idatziz: Diskofesta Arte Eskola, Aiara etorbidea, 4. zk. 01470 Amurrio (Araba), hartzailea datuen babeserako delegatua dela adieraziz. Bestela, mezu elektronikoa idatzi dezakezu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Zure ustetan Diskofesa Arte Eskolak ez badu errespetatu aurretiaz aipaturiko eskubideren bat, erreklamazioa jar dezakezu ahal duzu kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 77. artikuluarekin bat. Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da kontrol-agintaritza eskuduna, aipaturiko Erregelamenduaren arabera beste agintaritza autonomiko edo estatuz gaindiko batzuek izan lezaketen eskumenei kalterik egin gabe.

 

6.        Datuak gordetzea

 

Zure eta Diskofesta Taldearen arteko kontratu-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak.

 

Bi alderdien artean iraun lezakeen edozein betebehar gestionatu eta amaitzeko behar diren ekintza guztiak burutu ondoren (eta kontratu-harremana amaitu ondoren jakinarazpen komertzialak igortzen jarraitzeko baimena eman diguzunean izan ezik), zure datuak egoki blokeatuta gordeko ditugu (hau da, agintaritza eskudunek eskuratzeko eta Erakundearen defentsarako erabiltzeko moduan), kontratu-harremanaren ondorioz  Diskofesta Taldeak  eduki litzakeen betebeharrak preskribatu arte.

Preskripziorako epealdia amaitu ondoren, datuak ezabatu egingo ditugu.

Bezeroa ez bazara eta kontratazio-eskabideren bat egin baduzu (aurrekontuak barne), egin zaizun eskaintzak indarrean dirauen bitartean edota, eperik zehaztu ez bada, 30 egunean gordeko ditugu (aurrekontuaren balio epea) zure datuak, kontratazioa errazteko eta berriro informazio bera eman behar izan ez dezazun.

On air!

NEXT YEAR IN...

Days
:
Hours
:
Minutes
:
Seconds
www.diskofesta.com
© 2019 Eskubide guztiak erreserbatuak